Orrialdeak

Orrialdeak WordPress-en

Edukien kudeaketarako sistemen artean orrialdeak erabiltzeko posibilitatea ematen duen bakarra WordPress da. Orrialde horietariko bakoitza zera web-orrialde bat da; hau da, testua, imajinak, sareko beste dokumentu batzuetara loturak, soinua… dituen orrialdea.
Orrialde horiek, Home edo Inicio izan ezik, ikusgai izateko gainean klik egin behar duzu.

Orrialde nagusia

Blog baten Home edo Inicio orria ez da edozein orrialde. Bere funtzionamendua dela eta oso berezia da. WordPress-en sortzen den post berri bakoitza, “Publicar” botoian klik egiterakoan, automatikoki “Home” edo “Inicio”  orrialdera bidaltzen da. Ondoren sortutako post-a bere aurretik geratzen delarik. Horrela, post berriak goian agertzen diren neurrian “jaisten” doazen sentsazioa ematen dute. Home edo Inicio orrialdeko funtzionamenduari “eduki dinamikoa” deitzen zaio, aldatzen edo “mugitzen” delako.
Aldaketarik ez bada egin, blog baten Home edo Inicio orrialdean 10 post agertuko dira; post gehiago baditu, azpian agertzen den barran
«Entradas anteriores Entradas siguientes»
ondorengo hamar post-ak ikusteko aukera sakatu edo aurreko hamar post-ak ikustekoa.

Orrialdeak zertarako dira?

Orrialdeen helburua zera da: eduki estatiko bat gehitzea. Orrialde horietan kokatutako edukia ez da mugitzen, norberak eskuz editatu eta mugitzen ez badu.
Orrialdeak ez dira ordenatzen kronologikoki, norberak ematen dio nahi duen ordena. Orrialdeak aldatzen ez den edukia kokatzeko balio dute.Ikus ditzagun adibide batzuk:

  • Blog egilearen informazioa edo blog-aren helburuak (Información orrialdea) zeintzuk diren adierazteko erabilia.
  • Gertakizunen egutegia jartzeko.
  • Copyright-i buruzko datuak agertzeko.

Sarritan, sarrera erraz eta ikusgai dagoena behar da. Orrialdeak funtzio hori dute.

Google Maps

Aixerrota BHI

View Larger Map

Profila egokitu

Norberaren profila egokitu

Menu nagusiko  Usuarios + Tu perfil hautatu eta, bertan honako atalak dituzu:

  • Esquema de color de administración: Bi kolore hautatzeko.
  • Twitter API: (a) Twiter-en API-k Twiter bezero batetik zure blog-era egoera eguneratzeak bidaltzen ditu.

(b) Egoera eguneratzea, datuen geolokalizazioarekin publikatu.

  • Idioma de la interfaz: Ikusten den interface-ren hizkuntza zein den. Baita, blog-a idatzita dagoen hizkuntza zein den adieraz dezakezu.
  • Zuzenketak
    • Egin edukiaren zuzenketa automatikoa:
      Post edo orrialde bat lehen aldiz publikatzen denean
      Post bat edo orrialde bat gaurkotzen denean
    • Orrialdeak eta mezuak idazteko estilo-erregelak eta gramatika arauen zuzenketa gaitu:
      Sesgo de idioma
      Clichés
      Frases complejas
      Marcas diacríticas
      Doble Negativos
      Hidden Verbos
      Jerga
      Voz Pasiva
      Frases a evitar
      Frases redundantes
  • Nombre: Blog egilearen izena edo ezizen bat
    Apellidos: Blog egilearen deiturak?
    Alias (beharrezkoa):
    Mostrar nombre público: Blog egilearen post-ak publikatzerakoan agertuko den izena
  • Información Biográfica: Blog egilearen deskribapen bat.
  • Nueva contraseña: Blog egileak pasahitza aldatzeko aukera.

Aldaketaren bat egiten bada, orrialdearen azkenean dagoen “Actualizar perfil” botoian klik egin behar da.

PDF dokumentua txertatu

Imajinak, autoformak, formulak… dituzten eta, Word, Excel… aplikazio batekin sortutako edozein dokumentu ezin da blog batean itsatsi. Horregatik beste metodo bat erabili behar da blog batetatik ikusi ahal izateko.

Hona hemen arazo hura konpontzeko bidea.

  1. Zuk horretarako erabiltzen duzun aplikazioa (Word, Excel…) ireki eta bertan sortu nahi duzun dokumentua.
  2. Joan aplikazioko  Archivo + Imprimir…
  3. Hautatu inpresora: PDFCreator edo Adobe PDF edo…
  4. Esan non gorde nahi duzun (zure ordenagailuan). Eman artxiboari izen bat. Aceptar.
  5. Prozesu guztia amaiterakoan, Adobe Acrobat-ekin irekiko du artxiboa. Itxi Adobe Acrobat.
  6. Orain, joan zure post-era eta, egin klik nahi duzun espazio librean.
  7. Egin klik tresna barraren goiko aldean dagoen Subir/Insertar-eko    ikonoan (Subir objetos)
  8. Desde ordenador” pestainan geratu eta egin klik Examinar… botoiaren gainean. Esan zure ordenadoreko tokia zein den eta, baita artxiboa zein den ere.
  9. Subir” botoian klik egin
  10. Nola geratuko den lerrokatuta eta
  11. Egin klik “Insertar en entrada” botoian eta zure blog-ean txertatuta geratzen da (baita, Objetos Biblioteca-n ere)

Blog Hornitzaile eta osagarriak

Blog bat sortzeko dohaineko hornitzaileak zeintzuk diren eta zer nolako aukerak ematen dituzten jakin beah duzu.

Gainera, hornitzailea aukeratzerakoan zeintzik osagarri obartzen dituen ere kontutan izan behar da.

Horra hor guztia laburki azalduta:

WordPress-en txertatu aurkezpenak

Aurkezpenak blog-ean ikusi ahal izateko, lehenengo sareko espazioren batera igo behar dira, gero bertatik blog-era lortura izateko.

WordPress-ekin erabiliko dugun espazioa lotura honetan duzu:

http://www.slideshare.net

Bertan egin dezakegu: Gorde aurkezpenak gero erabiltzeko.

Gurea edo beste erabiltzaile baten aurkezpena gure blog-ean txertatu

Eta nola egin dezakezu WordPress-eko post batean Slideshare espazioan dagoen aurkezpen bat txertatzeko?

Hona hemen pausual:

  • Sartu http://www.slideshare.net web orrian, eta idatzi bilatu nahi duzun hitza edo esaldia, Search hitzaren aurreko laukizuzenean eta sakatu Search botoia.
  • Diapositibaren imajina txikian agertzen da. Egin klik bere gainean. Diapositibaren tamaina handitzen da eta informazio gehiago agertzen da.
  • Joan bere azpian ikustenden Post to WordPress botoira eta egin klik.  Konturatu zaitez beherago bi laukizuzen agertzen direla, horietariko bat hautatuta.
  • Besterik gabe, kopia ezazu (Ctrl + C)
  • Orain joan zaitez zure WordPress-eko post-era eta, aurkezpena agertzea nahi duzun tokian egin klik eta  itsatsi (Ctrl + V)
  • Gorde (publikatu) zure post-a.
  • Orain, zure blog-ean ikus dezakezu aurkezpen hura, post baten barnean.

Aurkezpenak WordPress-en

Ondoren ikus dezakezu labur labur eta diapositiben bidez, nola txertatu aurkezpen bat zure WordPress-eko post batean.

WordPress-en Menua

Menu Nagusia eta bera atalak laburki azalduta.

Argazkiak

Argazkiak bi eratara ikus daitezke blog-ean:

  1. Blog-era igo.  Egin klik “Añadir una imagen” botoian.
    Zure ordenadorean duzun irudi bat igo dezakezu. Edo,
    URL batean dagoenarekin lotura egin.
    Ondoren zure post-etarikoen batean txertatzeko.
  2. Sareko espazio batera igo (www.flickr.com). Aldameneko aurkibidean agertuko zaizkizu.
  • Bertan harpidetza egin behar duzu; horretarako, aldez aurretik, pentsatuta izan
    Erabiltzailea
    Pasahitza
    Emaila
  • Harpidetza egin ondoren argazkiak igo daitezke.
  • Igo ondoren zure gunea sortzen da, non zuk igon dituzun argazkiak bakarrik gordetzen diren.
  • Zure gunea hautatu (ez argazkia, etiketa…) behar duzu.  Orrialde horren beheko aldean RSS ikonoa edo “Última actualización” gainean eskuineko botoiarekin klik egin eta aukeratu “Copiar la ruta de enlace”  (Ctrl + C).
  • Joan WordPress-eko menuko Aspecto + Widgets eta gehitu Flickr. Widgets hura zabaltzerakoan URL-an itsatsi (Ctrl + V), aldez aurretik kopiatutakoa.
    Flickr-eko argazki interes garriak ikusteko URL-a zuriz izan behar da.
  • Prest duzu argazkiak ikusteko.

Musika nola jarri

Blog-eko espaziora igotzea da bideetariko bat, baina leku asko betetzen du. Beraz, kanpoko espazio batera lotura egitea litzateke egokiena. Hona hemen lotura hori nola egiten den.

  1. Idatzi zure bilatzailean  www.goear.com
  2. Hautatu Artista, Kategoria… eta bilatu abestia.
    (Mikel Laboaren Txoria txori)
  3. Klik egin nahi duzun abestian eta entzuten hasiko zara.
    URL:  http://www.goear.com/listen/dfe713a/txoria-txori-mikel-laboa
  4. Leihatilatxoaren goiko aldeko Open in Small Windows loturan klik egin eta zera agertuko zaizu
    http://www.goear.com/listenwin.php?v=47e3b75
    Kopiatu azken karaktere horiek 47e3b75 (Hautatu eta Ctrl + C)
  5. URL-an idatzi
    http://www.goear.com/files/sst/secm47e3b75.xml  eta Enter sakatu.
  6. Agertzen den leihatila berritik kopiatu (Ctrl + C) song path=  ondoren datorrena   .mp3-raino

    http://www.goear.com/files/sst4/cd08428f16d5938210599a1b1dbe36ca.mp3

  7. Joan WordPress-eko post-eko nahi duzun tokira eta zera itsatsi (Ctrl + V):

  8. Egin proba eta dena ondo joango zaizula espero dut
  9. Goear-era musika igotzea nahi izan ez gero,
  • Lehen pausoa erregistratzea da. Horretarako egin klik Login/Register eta eman
    User name:
    Password:
    Email:
  • Hori guztia egin ondoren Upload sakatu eta igo nahi duzun musika.
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.