Orrialdeak

Orrialdeak WordPress-en

Edukien kudeaketarako sistemen artean orrialdeak erabiltzeko posibilitatea ematen duen bakarra WordPress da. Orrialde horietariko bakoitza zera web-orrialde bat da; hau da, testua, imajinak, sareko beste dokumentu batzuetara loturak, soinua… dituen orrialdea.
Orrialde horiek, Home edo Inicio izan ezik, ikusgai izateko gainean klik egin behar duzu.

Orrialde nagusia

Blog baten Home edo Inicio orria ez da edozein orrialde. Bere funtzionamendua dela eta oso berezia da. WordPress-en sortzen den post berri bakoitza, “Publicar” botoian klik egiterakoan, automatikoki “Home” edo “Inicio”  orrialdera bidaltzen da. Ondoren sortutako post-a bere aurretik geratzen delarik. Horrela, post berriak goian agertzen diren neurrian “jaisten” doazen sentsazioa ematen dute. Home edo Inicio orrialdeko funtzionamenduari “eduki dinamikoa” deitzen zaio, aldatzen edo “mugitzen” delako.
Aldaketarik ez bada egin, blog baten Home edo Inicio orrialdean 10 post agertuko dira; post gehiago baditu, azpian agertzen den barran
«Entradas anteriores Entradas siguientes»
ondorengo hamar post-ak ikusteko aukera sakatu edo aurreko hamar post-ak ikustekoa.

Orrialdeak zertarako dira?

Orrialdeen helburua zera da: eduki estatiko bat gehitzea. Orrialde horietan kokatutako edukia ez da mugitzen, norberak eskuz editatu eta mugitzen ez badu.
Orrialdeak ez dira ordenatzen kronologikoki, norberak ematen dio nahi duen ordena. Orrialdeak aldatzen ez den edukia kokatzeko balio dute.Ikus ditzagun adibide batzuk:

  • Blog egilearen informazioa edo blog-aren helburuak (Información orrialdea) zeintzuk diren adierazteko erabilia.
  • Gertakizunen egutegia jartzeko.
  • Copyright-i buruzko datuak agertzeko.

Sarritan, sarrera erraz eta ikusgai dagoena behar da. Orrialdeak funtzio hori dute.

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.